XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jokaera berbera izan dogu bertso guztien aurrean: lehenengo oinarrizko testua aukeratu eta gero, honen ganean, erkaketaren bitartez ikusi diren aldaketak azpian jarri ohar gisa.

Oinarrizko testua manuskrito autografoa izan da, egon danean.

Manuskritorik egon ez danean, orijinala ondoen zaindu leikien bertsioei jarraitzea izan da erizpidea hurrengo orden honetan: Cancionero Vasco, Euskal-Erria 55 Euskal-Erriak arazo bat agirian dau: 1896. urterarte Manterolak erabilitako manuskritoak argitaratzen ditu eta horregaitik bertsio orijinaletik hurrago dagozala iruditu jaku, baina 1897.etik aurrera Parnasorako Bidea 1896.ean argitaratua izango da E. M. Azkueren lanen iturri. Dana dala, azkenekook ere Euskal-Erriatik hartu doguz Poesia Bascongadatik hartu beharrean, iturrien ordena apurtu ez egitearren, Irurac-bat, Poesia Bascongada, Parnasorako bidea eta Euskalzale.

Bertsio batzuk iturri bat baino ez daukie: holakoetan, hori berori hartu dogu.

Bai oinarrirako, bai oharretarako hartu diran testuak iturrietan dagozan legez jaso dira, batere aldaketa barik, kasuren baten izan ezik: irakurketa argia ez dan guztietan ohar baten bitartez adierazi da arazoa eta hitz batzuen zentzua argitzeko ere oharrak erabili dira.

Hauxe da irakurleak aurkituko dauan egitura: lehenengo oinarrizko testua eta gero testu honetako hitz batzuen esanahiak, beste bertsioen aldaketak eta oinarrizko testuaren ganeko oharrak.

Aldaketen atala asko mugatu behar izan dogu.

Aldaketa guztiak (grafikoak, fonetikoak, morfologikoak, lexikoak...) jasoteko bertsio ezbardinak osorik emon beharko geunkez alkarren ondoan jarrita, baina ez dogu uste hori danik biderik egokiena Eusebio M. Azkueren lanaren ikuspegi orokorra lortzeko.

Hori dala eta, aldaketa nagusiak baino ez dira kontutan hartu: idazlearen erredakzio desbardinei edo moldatzailearen eskuari begira dagozanak 56 Parnasorako Bidea, Euskal-Erria eta Euskalzaleko grafia bitxi batzuk ere jaso ditugu.

Badira beste aldaketa txiki batzuk ere testuen argitaratzaileek ia sistematikoki egin izan dabezanak.